Sarrera
Kaixo lagunok!
Blog honen bitartez, informatikak Lehen Hezkuntzan hartzen ari den garrantziari buruz hitz egingo dizuet. Bideoak, power pointak, artikuluak eta abar topatuko dituzue blogean. Espero dut zuen gustokoa izatea eta erabilgarri aurkitzea.
Agur bero bat.

2011-12-13
2011-12-02
Argazki albuma
INFORMATIKA |
2011-11-28
Informatikari buruzko euskal argitalapena.
Honako argilatapen honetan, informatikaren munduari buruzko datu garrantzitsi ugari topatuko duzue. Merezi du irakurtzea.
Teknologia berrien eragina.
Honako pasarte honetan, teknologia berriak izan dezakeen ondorio negatiboa agertzen da: ADIZIOA.
Youtubera igotako bideo bat.
Bideo hau, Ikt-ko magistralean egin genuen Olaia, Yaiza eta hirurok aurkezpen bat egiteko. Bideoan, Ikt-ek izan duten garapena ikusten da. Eta batez ere, hezkuntzan zer nolako eragina dakarten adierazten da
2011-11-18
Web quest
Hona hemen webquest bat. Oso gune interesgarria dela uste dut. Informatikarekin loturiko hainbat gauza topa dfitzakezue, hala nola, hiztegia, jolasak etabar. Helbidea utziko dizuet horra sartu nahi dutenentzat. http://www.iesalquibla.net/TecnoWeb/informatica/informatica_index.htm
2011-11-11
Ordenagailu batean egin daitezkeen zenbait gauza
sarean sartu | informazioa bilatu | chateatu | mezuak bidali |
musika jeitsi | gauzak erosi | gauzak zintzilikatu | irudiak bilatu |
bideoak ikusi | bidaiak antolatu | lanak egin (power point, word ...) | zure argazkiak eraldatu |
Informatikarekin loturiko bi blog.
1- Blog hau guztiz praktikoa da informatikaren munduan berriak garenontzat. Bolgaren izenburua. "Informatika para educación primaria" izan arren, oso erabilgarria da teknologia berriei buruz gutxi dakien pertsonarentzat. Izan ere, agertzen diren azalpenak eta ariketak, lehen hezkuntzako umeei zuzendurik daude eta oso ondo ulertzen dira.
Nire aburuz, blog hau informatika erraz erabiltzen ikasteko aukera paregabea eskaintzen du eta merezi du begiratu bat ematea.2-Bigarren blog hau, pertsona batek sortu du informatikan izan dituen esperentziak kontatzeko. Segurtasunari buruz hitz egiten du, interneten era seguru batean nabigatzeko aholkuak emanez.
Uste dut interesgarria izan daitekeela, "hacker"-rrei ihes egin ahal izateko, eta sarean segurtasunez nabigatzeko.
Sentitzen dut, baina bi blogak erdaraz daude. Ez ditut euskaraz topatu.
2011-11-04
2011-10-28
TEKNOLOGIA BERRIEN ERAGINA.
Arestian argitaraturiko artikulo batean esan nuenez, teknologia berriak gure etorkizuna dira. Bizitza errazten digute eta oso erabigarriak suerta daitezke.
Umeak zenbat eta gazteago, orduan eta hobeto maneiatzen dituzte. Argi dago, urte gutxi batzuen buruan gauzak izugarri aldatu direla. IKT-ak geure bizitza aldatu dute. Baina noraino dira positiboak aldaketa hauek?
Hurrengo bideoan, galdera honi erantzun bat ematen zaio. Zuek zer uste duzue?

Informazio eta teknologia berriak
Aurreko batean, Ikt-ko ikasgaian hiru pertsonako taldeetan banatu ginen. Irakalseak, talde bakoitzari artikulu bat eman zion teknologia berriei buruz. Talde bakoitzak, egokituriko testua irakurri eta ideai nagusiak atera genituen. Nire taldeari, teknologia berriek ikasgeletan azaleratzen ari diren eraginari buruz hitz egiten zuen artikulua egokitu zitzaion. Artikulu honi esker ulertu nuen zer-nolako garrantzia dauka informatikan abilezia edukitzea. Izan ere, internet geure etorkizuna da eta gaur egun, haurrak txikiak direnean ordenagailuen munduan sartzen ditugu.
Gainera, oso gauza arrunta bihurtzen hasi da umeek ordenagailu propioa edukitzea gero eta gazteagoak izanda. Eta ikasgeletan ikasleek ordenagailu propioa dute.
Honek esan nahi du, irakasleek teknologia berrien munduan aditu izan behar dutela. Ordenagailuak erabiltzen jankin behar dute, eta ikasleei gauzak egiten irakatsi. Baina, irakasleak prestatuta daude informatikaren munduan sartzeko?
Nire aburuz, ez. Irakasleei formakuntza falta zaie. Batez ere, adin batean sarturik dauden irakasleei. Irakaskuntzan 10 urtetik gora daramatzaten irakasleek ez dute teknologia berrien gainean inolako informaziorik jaso. Eta arestian aipatu bezala, IKT-ak geure etorkizuna dira.

2011-10-16
IKASYS PROEIKTUA.
- Zer da Ikasys proiektua?
- Trebatzeko: ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da.
- Memorizatzeko: ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da.
- Nork bera egiteko: ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomo eta indibidualean, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.
- Zein helburu du?
2011-10-12
INFORMATIKA ETA ESKOLA
Pasadan egunean, artikulu interesgarri bat topatu nuen interneten ([url]http://nikazetari.diariovasco.com/2010/edicion2010/konpe/777-ikastola-eta-informatika.html[/url] orrialde honetan aurkituko duzue). Artikuluan esaten da, informatikak gure egungo gizartean oso garatuta dagoela eta jendeak asko erabiltzen duela. Baina eskoletan dauden ordenagailuak, oso zaharkituta daudenez, umeek informazioa aurkitzeko eta lanak egiteko soilik erabiltzen dituzte.
Artikulua idatzi duten nesken aburuz, honako egoera honi konponbide bat emateko, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeei diru-laguntzak areagotu edota ordenagailu berriak oparitu beharko lieke.
Nire iritzi pertsonalean, informatika hain garatuta dagoenez, umeek ikasgai hau ikasteko baldintza egokiak izan beharko lituzkete. Beraz, ados nago artikuluaren idazleek proposatzen duten irtenbidearekin.
Zuek, zer uste duzue?

Suscribirse a:
Entradas (Atom)