Aurreko batean, Ikt-ko ikasgaian hiru pertsonako taldeetan banatu ginen. Irakalseak, talde bakoitzari artikulu bat eman zion teknologia berriei buruz. Talde bakoitzak, egokituriko testua irakurri eta ideai nagusiak atera genituen. Nire taldeari, teknologia berriek ikasgeletan azaleratzen ari diren eraginari buruz hitz egiten zuen artikulua egokitu zitzaion. Artikulu honi esker ulertu nuen zer-nolako garrantzia dauka informatikan abilezia edukitzea. Izan ere, internet geure etorkizuna da eta gaur egun, haurrak txikiak direnean ordenagailuen munduan sartzen ditugu.
Gainera, oso gauza arrunta bihurtzen hasi da umeek ordenagailu propioa edukitzea gero eta gazteagoak izanda. Eta ikasgeletan ikasleek ordenagailu propioa dute.
Honek esan nahi du, irakasleek teknologia berrien munduan aditu izan behar dutela. Ordenagailuak erabiltzen jankin behar dute, eta ikasleei gauzak egiten irakatsi. Baina, irakasleak prestatuta daude informatikaren munduan sartzeko?
Nire aburuz, ez. Irakasleei formakuntza falta zaie. Batez ere, adin batean sarturik dauden irakasleei. Irakaskuntzan 10 urtetik gora daramatzaten irakasleek ez dute teknologia berrien gainean inolako informaziorik jaso. Eta arestian aipatu bezala, IKT-ak geure etorkizuna dira.
No hay comentarios:
Publicar un comentario