Sarrera

Kaixo lagunok!

Blog honen bitartez, informatikak Lehen Hezkuntzan hartzen ari den garrantziari buruz hitz egingo dizuet. Bideoak, power pointak, artikuluak eta abar topatuko dituzue blogean. Espero dut zuen gustokoa izatea eta erabilgarri aurkitzea.

Agur bero bat.




2011-10-16

IKASYS PROEIKTUA.

  • Zer da Ikasys proiektua?
 Tipologia zabaleko aktibitate didaktikoen bidez, ikasleak oinarrizko konpetentziak lortzeko behar dituen baliabideak garatzeko balio duen hezkuntza ikerketa alorreko sistema berriztatzailea da. Hiru zeregin ditu:
  1. Trebatzeko: ikaskuntzaren hainbat prozeduratan trebatzeari zuzentzen zaizkion jarduera sistematiko eta progresiboen bilduma da.
  2. Memorizatzeko: ikaskuntzaren hainbat eduki memorizatzea lagundu dezakeen jarduera sistematikoen bilduma da.
  3. Nork bera egiteko: ikaskuntzaren maila eta erritmoa ikasleak berak, era autonomo eta indibidualean, bere buruari ezartzeko eta jarduerak egiteko eskaintzen duen prozesua da.
  • Zein helburu du?
 Egoera sinpleenetatik abiatuz, ikasgelan eta eguneroko bizitzan sortzen zaizkion egoera problematikoak ulertzeko eta egoera horiei aurre egiteko, tresna sendoak eskaintzea.

  • Zeintzuk dira Ikasys progaramaren osagaiak?
Hardware aldetik: eskola beharrei erantzungo dien eta erabiltzeko erraza eta merkea den IKASBOOK tresna informatiko mugikorra. Tresna hau, gela arruntetan integratuko da eta ikasle bakoitza bere ordenagailuarekin egongo da lanean.
Software aldetik: atal honek hiru web aplikazio biltzen ditu: jarduerak sortzeko eta antolatzeko aplikazioa; tresna informatiko mugikorrean jarduerak exekutatzeko aplikazioa eta irakasleek ikasleek egindako lanen garapenaren jarraipena egiteko aplikazioa.
Eduki kurrikular aldetik: arloka eta zailtasunaren arabera mailakatutako jarduera sorta biltzen du.

Honako bideo honetan, ikasys proeiktuak nola funtzionatzen duen ikusiko duzue:

Informazioa honako orrialde honetan aurkituko duzue, sakonago:
 http://www.ikasys.net/wordpress/?langswitch_lang=eu

No hay comentarios: