Sarrera

Kaixo lagunok!

Blog honen bitartez, informatikak Lehen Hezkuntzan hartzen ari den garrantziari buruz hitz egingo dizuet. Bideoak, power pointak, artikuluak eta abar topatuko dituzue blogean. Espero dut zuen gustokoa izatea eta erabilgarri aurkitzea.

Agur bero bat.




2011-10-12

INFORMATIKA ETA ESKOLA

 Pasadan egunean, artikulu interesgarri bat topatu nuen interneten ([url]http://nikazetari.diariovasco.com/2010/edicion2010/konpe/777-ikastola-eta-informatika.html[/url] orrialde honetan aurkituko duzue). Artikuluan esaten da, informatikak gure egungo gizartean oso garatuta dagoela eta jendeak asko erabiltzen duela. Baina eskoletan dauden ordenagailuak, oso zaharkituta daudenez, umeek informazioa aurkitzeko eta lanak egiteko soilik erabiltzen dituzte.
 Artikulua idatzi duten nesken aburuz, honako egoera honi konponbide bat emateko, Eusko Jaurlaritzak ikastetxeei diru-laguntzak areagotu edota ordenagailu berriak oparitu beharko lieke.
 Nire iritzi pertsonalean, informatika hain garatuta dagoenez, umeek ikasgai hau ikasteko baldintza egokiak izan beharko lituzkete. Beraz, ados nago artikuluaren idazleek proposatzen duten irtenbidearekin.
 Zuek, zer uste duzue?

1 comentario:

Arratos dijo...

Kaixo Maria!

Zure sarrera irakurri dut.

Egia da gaur egun edonork daukala ordenagailu bat, edo mugikorren azkeneko modeloa; baina lehen hezkuntzan ez da teknologia egoki lantzen.

Guk, DBHko laugarren mailan informatika gelara joaten ginen. Ordenagailu bana zegoen eta hainbat gauza lantzen genituen: word, power point, wordpress … eta horrelakoak. Egia da duela urte batzuk hori ez zela horrela, baina irakasleak birziklatuz joan dira eta gero eta hobeto moldatzen dira teknologien aurrean.

Ez legoke txarto ikastetxeei diru laguntzak ematea, izan ere, ene aburuz, hezkuntzan eta osasunean asko inbertitu behar da. =)